eseu
eseu

Hana Ileapaindegia eta Estetika

Nire izena Hanane da eta Marokon jaio nintzen orain dela 40 urte. Nire bizkarrean ileapaindegi eta estetika arloan 20 urte baino gehiago ditut, eta denbora horretan zehar Donostiako profesionalik hoberenekin lan egiteko aukera izan dut, Elise eta María Jesús Etxeberriarekin esaterako. Beta Akademian ileapaindegi eta estetika ikasketan burutu ondoren, Eugenia Arrieta adituaren eskutik mikropigmentazio tekniketan sakondu egin nuen. 

Henna artisauaren ekoizpenaren interesa txikitik datorkit, nire amonak landare miresgarri hau lantzeko teknikak eta buru larruazal eta ilerako izugarri onuragarria den produktua nola sortu erakutsi zidalako. Heldua izanik, landareen eta hauen erabileretan sakontzeko ikasketak ere burutu ditut.

Hamar urte dira Donostiako Alde Zaharreko bihotzean nire bakarkako bidea hasi nuenetik, nire ileapaindegi eta estetika zentru propioa ireki nuenetik. Nire helburua gure zentrura gerturatzen den pertsona bakoitza etxean sentiaraztea da, bezeroarekiko daukagun tratu atsegin eta profesionalari esker.